Azterlan honetan saiatu dira neurtzen eskorta-hegaztien gorotzarekin ongarritutako lurretan hazten diren barazkiek zenbat kokzidiostatiko xurgatzen duten. Bada, honako hau izan da azterketaren emaitza:

  • Tratatutako animalien gorozkietan atzemandako sendagai-hondakinen kontzentrazioaren eta pentsuetako sendagai-kontzentrazioaren arteko ratioak % 5etik % 38ra bitartekoak dira.
  • Sendagai horien kontzentrazioak behera egiten du gorozkietan, aldez aurretik egondako tratamenduaren arabera: % 4 eta % 83 artean murrizten da ongarria aldez aurretik biltegiratu egin bada, eta % 79 eta % 98 artean aldez aurretik konpost-prozesuren bat egin bada.
  • Egiaztatu egin da kokzidiostatikoak gorozkiekin ongarritutako lursailetan landatutako barazkietara igaro daitezkeela. Nolanahi den ere, barazki gordinetan atzemandako kopuruak nahiko txikiak izan dira.

Horrekin guztiarekin, sendagai horiekiko esposizioak (barazkien ingestaren ondoriozko esposizioak), ez du eragin berezirik kontsumitzaileen kokzidiostatikoekiko guztizko esposizioan. Beste alde batetik, kuzinatzeko prozesuek eta barazkiak zuritzeak murriztu egiten dute barazki gordinek izan dezaketen kokzidiostatikoen kopurua.

EFSAren azterlana: Kokzidiostatikoak barazkietan