Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan.

Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak.

Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.

Mikotoxinen gaineko azterlana