Azterlana: substantzia perfluoroalkilatuak elikagaietan – EFSA 2011
EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak:
- PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab.
- Honako elikagai hauetan antzeman dira batez ere: “arrain erraiak (% 68), “ehiza animalien erraiak" (% 64), “ehiza haragia" (% 22), “uretako moluskuak” (% 20), “krustazeoak” (% 17) eta “arrain haragia” (% 9.7)
EFSAk gomendatu du informazio zabalagoa jaso behar dela elikagaietan substantzia horien edukiei buruz, zehazki PFAS kontzentrazio maila altua duten elikagaietan (krustazeoak eta uretako moluskuak), eta, nahiz eta PFAS kontzentrazio maila baxua izan, askotan kontsumitzen diren elikagaietan (ura eta beste edari batzuk). Halaber, aintzat hartu beharko da substantzia horiek ontzietatik elikagaietara migratu ahal direla. Beraz, datu gehiago bildu beharko dira kontsumitzeko prest dauden elikagaiei eta ontziratutako elikagaiei buruz.