EFSAk kanpo-txosten bi argitaratu ditu. Honako hau izan da txosten horien azterlana: Europako zenbait herrialdetako adingabekoen kromoarekiko eta selenioarekiko esposizioa epe luzera. Bi kasuotan, herrialdeak alderatuz gero, esposizio maila ezberdinak daude; izan ere, aztertutako herrialdeetako herritarren kontsumo ereduak ere ezberdinak dira. Aldeak alde, herrialde guztietan behera egiten du bi elementu horiekiko esposizioak, umearen adinak gora egiten duen heinean.

Kromoari dagokionez, batik bat, “esnearen eta esnekien” eta “laboreen” elikagai taldeek eragiten dute metal horrekiko esposizioa. EFSAren arabera, ezin da egiaztatu kromo ingesta arriskutsua denik kontsumitzailearen osasunerako, elementu horrek ez baitu Ingesta Toleragarriaren Maila Gorenik.

Selenioari dagokionez, berriz, estimazioa ahalik eta egoera kaltegarrienean eginez gero, gainditu egingo luke Ingesta Toleragarriaren Maila Gorena. Azken datu horiek kontu handiz interpretatu beharko lirateke eta xehetasun handiagoz aztertu elementu horien kontzentrazio mailak eskualde edo herrialde bakoitzeko elikagaietan.

Txostena: Selenioa
Txostena: Kromoa