EFSAk eta ECDCk txosten bat argitaratu dute Europan bakterio zoonotikoetan eta giza, animalia eta elikagai adierazleetan dagoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari (RAM) buruz, 2019-2020 epean.

ELIKAk egindako analisian, txostenaren honako datu hauek azpimarratu nahi ditugu, patogeno bakoitzaren arabera banatuta:

Campylobacter

Campylobacter bakterioak erresistentzia handia du ziprofloxazinoarekiko gizaki eta kortako hegaztietan. Ziprofloxazina fluorokinolona antibiotikoen taldekoa da eta normalean gizakion infekzio bakterianoak tratatzeko erabiltzen da.

Campylobakteriosia 2020an EBn gehien jakinarazi zen zoonosia izan zen, baita maizen jakinarazi ziren elikagai-jatorriko gaixotasunen kausa ere.

Ikusi da Campylobacter jejuni espeziean fluorokinolonekiko gero eta erresistentzia handiagoa dagoela ikusi da, bai gizakietan, bai gizentzeko oilaskoetan.

Ziprofloxazinoarekiko erresistentzien maiztasunak oso altuak izan ziren gizakietan C. jejuni eta C. coli espezientzat. “Oso altuak eta ikaragarri altuak, berriz, hegazti eta txerrietan eta noizbehinkakoak behi-aziendan C. jejuni eta C. coli espezientzat.

Salmonella

Salmonella enteritidis serotipoaren kasuan (gizakiok gehien pairatzen dugun Salmonella mota), ikusi da Fluoro/kinolona taldeetako antibiotikoekiko erresistentzia gero eta handiagoa dela. Animalietan, S. enteritidisaren antibiotikoekiko erresistentzia orokorrean “Moderatua eta Altua” izan zen.

2019-2020 bitartean, gizakien Salmonella spp-rako anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia antzeman zen, oro har maila “altuetan”; 2020an, berriz, ikusi zen hirugarren belaunaldiko zefaloporinekiko erresistentzia zegoela maila “oso baxuan”.

Halaber, ikusi zen gizakietan bakterio horien anpizilinarekiko eta tetraziklinekiko erresistentziak murriztu egin zirela, ia herrialde guztietan, 2016-2020 aldian; bereziki nabarmentzekoa da hori S. typhimurium serotipoan eta horren aldaera monofasikoan, biak ere txerri- eta behi-aziendarekin lotuak.

Gizakietan antzeman zen erresistentzia moderatua agertu zela ziprofloxazinarekiko Salmonella spp serotipoarentzat. Halere, S. Kentucky-rentzat antzeman zen aipatutako antibiotikoarekiko erresistentzien prebalentzia izugarri handia zela (2020. urtean analizatutako laginen % 82,0). S. enteritidis-aren kasuan, antzeman zen erresistentzia gero eta handiagoa zela. Bi serotipoak kortako hegaztiei daude lotuta.

E. coli

Elikagaietarako animalietan (bereziki, oilasko-haragian) espektro hedatuko β-lactamasak-ESBL/AmpC ekoizten dituzten E. coliren prebalentzia oraindik ere “altua” den arren, Europako estatu guztien batez bestekoa aintzat hartzen bada, estatistikoki esanguratsua den beheranzko joera antzematen da estatu askotan.

Erresistentzia Anitzak

Oso garrantzitsuak diren bi antibiotikorekiko erresistentzia konbinatua nahiko baxua da oraindik E. coli, Salmonella eta Campylobacter bakterioetan, gizakietan zein elikagaietarako animalietan.

Orokorrak

Kolistinarekiko erresistentzia ez zen ohikoa izan Salmonella spp eta E. coli-n, elikagaietarako animalien eta animalia horietatik eratorritako kanal/haragien laginetan (gizentzeko txerriak, behiak, Gallus gallus eta gizentzekoindioilarrak). Halere, ikusi zen erresistentzia “moderatua” zela Salmonellaren hainbat serotipotan.

(Fluoro)/kinolonekiko erresistentziak “altuak eta oso altuak” izan ziren  oilasko eta indioilarretan bakartutako Salmonella spp. eta E. Coli-n, baita kortako hegaztien kanal/haragietan ere.

Orokorrean, eta analisia amaitzeko, Salmonella eta Campylobacter bakterioekiko erresistentziak oraindik altuak dira.