Zeelanda Berriko Nekazaritza Ministerioak duela gutxi argitaratu duen txosten baten arabera, patata frijituen ekoizleak euren produktuetan akrilamida kopurua murrizteko egiten ari diren ahalegina hasi da emaitza ematen.

Ingurumen arloko Zientzien eta Ikerketaren Institutuak (ESR) 2011n gauzatu zuen azkeneko zaintza. Bertan, akrilamida maila aztertu zuen Zeelanda Berriko merkatuko patataz egindako produktuetan (“poltsako” patata frijituak, “txip” modukoak, erreak eta abar), laboreez egindako produktuetan (ogi freskoa eta errea, gosarietako laboreak, gailetak, magdalenak, arroza, fideoak, snack direlakoak eta abar) eta horien eratorrietan (kakahuete edo gaztaina gurina).

Emaitzen arabera, akrilamidaren kontzentrazioa herena murriztu da (1.570 μg/kg-tik 581 μg/kg-ra) 2006az geroztik “poltsako” patata frijituetan. Artoz egindako aperitiboetan, berriz, bikoitza baino gehiago handitu da kontzentrazioa (270 μg/kg-tik 596 μg/kg-ra). Patata erreetan, “txip” motakoetan eta laboreez egindako produktuetan akrilamida kontzentrazioa ez da aldatu 2006az geroztik.

Balioetsi dute dietan akrilamidarekiko batez besteko esposizioa 0,72 mg/kg-tik 1,04 mg/kg-ra bitartekoa dela helduentzat, eta balioespen hori aurreko urteetan atzemandako balioen oso antzekoa da.

Akrilamida Zeelanda Berrian