FAO/OMSeko elikagaietako gehigarrietan Adituen Mahai Bateratuak txosten bat argitaratu du, eta bertan hainbat iritzi bildu ditu albaitaritzan erabiltzen diren zenbait sendagairen hondakinen presentziari buruz. Besteak beste, honako hauek dira sendagai horiek: Amoxicilina, Apramicina, Derquantel, Ivermectina, Monensina, Monepantel, Narasina eta Triclabendazol.

Honako hauek ziren Adituen Mahaiaren zereginak:

  • Irizpideak jartzea elikagaietan albaitaritza sendagaien hondakinen segurtasuna balioesteko, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) ezartzea eta Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak) gomendatzea
  • Elikagaietan zenbait albaitaritza-sendagairen hondakinen segurtasuna balioestea.
  • Dietaren bidez albaitaritza sendagaien hondakinekiko esposizio akutua eta kronikoa zenbatesteko metodologien inguruko proposamenak eztabaidatzea.

Txostena