Elikagaien Segurtasuneko Europako zenbait agentziak eta Osasun Publikoko zenbait erakundek balioetsi egin dute 40 elikagaietako koloratzailerekiko esposizio maila epe luzean, Europako 11 herrialdetako umeen artean. Esposizio horren balioespena egiteko, kontsumoari buruzko zenbait datu konbinatu dituzte. Datu horiek eskuratzeko, urte 1 eta 10 urte bitarteko umeen kontsumoa (Txipren 11 eta 14 urte bitartekoena ere bai) aztertu dute bi egunez. Horretarako, 24 orduko oroitzapen metodoa erabiltzeaz gain, aintzat hartu dituzte EFSAk bere balioespenetan lortu eta erabiltzen dituen elikagaietako koloratzaileen kontzentrazio mailari buruzko datuak.

Koloratzaile bakoitzarentzat bi eredu hartu dira kontuan: Europa Batasunean indarrean dagoen legediarekin bat datozen gehienezko mugak (MPL izeneko eredua) eta benetako gehienezko gisa aitortutako erabilera-patroiak (“erabileraren gehienezko muga” izeneko eredua).

Emaitzek ondorioztatzen dute elikagaietako koloratzaileekiko esposizio-maila ezberdina dela aztertu diren herrialdeen eta erabili den ereduaren arabera. Nolanahi ere, esposizioari buruzko estimazio guztiak ahalik eta modu kontserbadoreenean ulertu behar dira, baldin eta onartzen badugu koloratzaileen baimendutako edo aitortutako gehienezko maila umeek kontsumitutako elikagai guztietan antzeman zela.

Agentziek gomendatu dute Europako umeen elikagaietako koloratzaileekiko esposizioaren Arriskuaren Balioespena doitzea alderdi hauei dagokienez: batetik, elikagai taldeei eta koloratzailearen kontzentrazioaren izaerari buruzko ezagutza maila areagotzea, talde horien eta koloratzaileen arteko kohesioa hobetzeko, eta kontzentrazioaren adierazgarritasuna balioesteko, hurrenez hurren; eta, bestetik, umeen kontsumoari buruzko datuak EFSAren datu-basean txartatzea esposizioaren beste balioespen batzuetan erabili ahal izateko.

Balioespena: elikagaietako koloratzaileekiko umeen esposizioa