ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak.

Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia, garagardoa), kafearen, ardoaren eta fruitu lehorren 1.557 lagin aztertu dira, eta lagin positiboen kopuru handiena (% 89) garagardoan atzeman da. Pototxoen, kafearen, laboreen eta moldeko ogiaren lagin positiboen batez bestekoak Europako Batzordeak ezarritako mugaren azpitik daude.

Kataluniako herritarren elikagai horien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztientzat dietaren bidezko A Okratoxinarekiko esposizio zenbatetsia txikiagoa da EFSAk ezarritako ingesta-maila baino. Esposizio-maila handiena duten taldeetan (besteak beste 95 pertzentzila, helduek baino labore eta moldeko ogi gehiago kontsumitzen duten 0 eta 3 urte bitarteko umeetan) esposizio-maila % 40koa da.

Beraz, ACSAk zehaztu du A Okratoxinarekiko esposizioari lotutako arriskuak ez duela osasun publikoko arazorik eragiten Kataluniako herritarren artean.

Balioespena: A Okratoxina

Arriskua balioesteko metodologia

Kataluniako herritarren elikagaien kontsumoa