ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioa jorratzen du, eta urte amaieran argitaratutakoa osatu egiten du B, G eta M1 Aflatoxinekiko esposizioari dagokionez.

Aztertutako laboreen eta laborez egindako produktuen lagin guztietan atzeman dira Fumonisinak, arto gozoan izan ezik. Mailarik handiena garagarrean (% 90) eta artoz egindako janaurrekoetan (% 61) atzeman zen. Halaber, elikagai etnikoen laginen % 50ean eta umeentzako elikagaien eta glutenik gabeko elikagaien portzentaje txiki batean ere atzeman ziren mikotoxina horiek. Kontzentraziorik handienak arto-irinean eta artoz egindako janaurrekoetan aurkitu ziren.

Nolanahi ere, azterlan horrek ondorioztatzen du herritar-taldeen dieta bidezko Fumonisinekiko esposizioa OMEk ezarritako Eguneko Ingesta Toleragarriaren (EIT) azpitik dagoela. Esposizio handiena duten taldeetan (95 pertzentila umeen eta haur jaioberrien artean) esposizio-maila EITaren % 25 eta % 28 da, hurrenez hurren.

Sarrera

Metodologia

Elikagaien kontsumoa

Fumonisinak Baliostatzea