EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code 10.) segurtasun-tartea txikia dute eta arriskua sorraraz dezakete batzuetan. AM 01 aromari dagokionez, gaur egun dugun informazioaren arabera, ezin da ukatu genotoxikoa denik. Azkenik, Fumokomp aroma ezin izan da balioztatu, ez baitago aroma horri buruzko informaziorik.

Iritzien zerrenda
Elikagaietan erabilitako aromen iritziak