Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologia Saileko Mikologia Aplikatuko Unitateari (UTPV-XaRTA, AGROTECNIO) agindu zion, 2008an, ebaluatzeko Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxinen aurreko esposiziotik eratorritako osasun-arriskua.

Azterlanak, B eta G aflatoxinaz, eta M1 aflatoxinaz gain, honako hauek ere baloratu zituen: B1 eta B2 fumosininak, A okratoxina, patulina, trikotezenoak (T-2, HT-2 eta DON) eta zearalenona.

Kataluniako agentziak atal berri bat argitaratu du, T2 eta HT2 mikotoxinen presentziaz bildutako datuekin. Bada, azterlan horren arabera, T2 eta HT2ren eragina Europako herrialdeetan, funtsean, ale-laboreetara mugatzen da. Alabaina, informazio gutxi dago gizakiek kontsumitzeko prozesatutako elikagaien eraginaz. Beste trikotezeno batzuk bezala, T2 eta HT2 egonkorrak dira tenperaturaren aurrean; beraz, baita industrian elikagaiak prozesatzeko modu gehienen aurrean ere.

Argitaratutako azterlanak ondorioztatu du ez dagoela arriskurik herritarrentzat oro har, laborez eginiko produktuen kopuru handiak (bereziki, artoarenak) kontsumitzen dituzten haurrentzat izan ezik.

H2 eta HT2 mikotoxinak Mikotoxinak.

Kataluniako dieta osoari buruzko azterlana (2008-2009)