Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) metodologia berria sortu du, barazkiek lurzorutik zenbat berun xurgatzen duten aurreikusteko.

Eredua 32 uzta ezberdineko 2.800 laginen datuekin egin da, eta lagin guztietan, barazkien berun-edukiaz gain, honako hauek ere aintzat hartu dira: pH balioak, buztin-edukia, lurreko materia organikoa eta lurzoruaren berun-edukia. Horrela, lagin bakoitzean berun-bilketaren faktorea (lurzorua – landarea) kalkulatu ahal izan da, eta, horri esker, nabarmen hobetu da arriskuak aurreikusteko eredua.

Sortutako ereduaren arabera, lurzoruan berun-maila handia dagoenean berun-bilketaren faktorea (landarearen eta lurzoruaren kontzentrazioen arteko lotura gisa adierazita) gradualki murrizten da. Aurkikuntzak hemendik aurrera erraztu egingo eremu kutsatuetan egiten diren ikerketak. Gainera, lasaitasuna emango du familia-baratzeen balizko kutsadurari dagokionez.

Eredu berriaren garapenarekin, osasunerako arriskuen aurreikuspena hobetu egin da.

Informazio gehiago

Txostena (nederlanderan)