Berezi@ Elikagaien Segurtasuna Ingurumen Lehentasunen artean 12/04/27
Elikagaien Segurtasuna da hirugarren ingurumen-lehentasuna XXI. menderako, Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera.
Duela gutxi argitaratu duten txosten batean ohartarazten da beharrezkoa dela hainbat erronkari aurre egitea; izan ere, horiei aurrea hartu ezean, hainbat ondorio sortu daitezke, besteak beste, gosea eta malnutrizioa areagotzea, itsasoko ekosistemak agortzea eta gaixotasun zoonotikoen zein elikagaien beste kutsadura batzuen arriskua handitzea.