Azken hamarkadan ikusi da elikagai eta pentsuetan mikotoxina-kopuru handiagoa zegoela, nagusiki berotze orokorraren ondorioz, zelaietako uztetan onddoak (mikotoxinen ekoizleak) haztea errazten baitu. Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunerako agentziak balizko arrisku emergenteak balira bezala tratatzen dituzte.

Artikulu honetan elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxina nagusiak aurkezten dira, baita gizakion osasunean dituzten ondorio kaltegarriak eta murrizteko neurriak ere.

Artikulu osoa