Ezinbestekoa da zientzia-aholkularitza argia izatea; batetik, arriskuen kudeatzaileek erabaki egokiak har ditzaten, eta, bestetik, erabaki horiek elikakatean parte hartzen dutenek eta kontsumitzaileek uler eta babes ditzaten. Horregatik, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) jakinarazi zuen beharrezkoa dela terminologia bateratua erabiltzea Arriskuen Balioespen arloan.

Behar hori betetzeko, EFSAk Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziari (FERA) eskatu dio egin dezala erabiltzen den terminologiaren azterketa konparatiboa. Horrela, 2008. eta 2010. urteen artean EFSAren Zientzia Panelen zein Zientzia Batzordearen 219 dokumentuetan erabiltzen diren onura, arrisku, eraginkortasun eta zalantza terminoak definitu ahalko dituzte.

Azterketa horren arabera, termino horiek definitzen zituzten deskribatzaile gehienak kualitatiboak ziren (3557/3888). Beraz, FERAk gomendatzen du dokumentu bakoitzari termino kualitatiboen glosarioa (definizioa eta adibideak) atxikitzea. Glosario horiek erabiltzeak hobetu egingo luke komunikazioa, hain zuzen ere, Arriskuen Balioespenen emaitzei buruz kudeatzaileei eta Europako kontsumitzaileei egiten zaien komunikazioa.

Txostena: Arriskuen Balioespen arloko terminologia