Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du.

Azken zientzia-ezagutzak

Hainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea), prostatako minbiziarekin eta ugatz-guruinen garapenaren nahasmenduekin. Azken eragin horiek lotuta egon daitezke estrogeno-hartzailearekiko elkarreraginarekin. Hala ere, gaur egun arte ez da aurkitu BPAk eragindako eragin kaltegarriei buruzko proba eztabaidaezinik.

Gaur egungo eztabaida BPAk dosi baxuetan disruptore endokrino gisa izan ditzakeen eraginei buruzkoa da. Horren ondorioz, gizakientzat toxikotzat jo ahal izango litzateke orain arte segurutzat hartzen ziren mailetan.

Erreferentziazko mailak

2006an, EFSAk Eguneko Ingesta Toleragarri (EIT) hau balioetsi zuen: 50 µg/gorputz-pisuaren kg/egun. Adierazitako egungo zalantzetan oinarrituta, EFSAk 5 µg/gorputz-pisuaren kg/eguneko behin-behineko EITa iradoki du egiten ari den iritziaren zirriborroan.

Esposizioa

EFSAk esposizioaren inguruan egin dituen azken ebaluazioetan beste bitarteko batzuen bidezko esposizioa ere sartu dute, besteak beste, endemikoa eta ingurumen-esposizioa (airea, hautsa…). Honako hauek izan dira esposizio-balore zenbatetsiak: 1.061 ng/gorputz-pisuare kg/egun gizon helduentzat, 1.543 ng/gorputz-pisuare kg/egun nerabeentzat eta 873 ng/gorputz-pisuare kg/egun haurrentzat.

Arriskuaren Ebaluazioa

Gaur egun, A Bisfenola Europan hainbat arrisku-ebaluazioren xedea da, sistema endokrinoan izan lezakeen eragina dela eta. Dosi txikietan kontsumitzaile-talde gehienentzat arriskurik ez dagoela ondorioztatu arren, azterlan batzuek kezka adierazi dute bularreko haurrek eta ume txikiek izan dezaketen esposizioagatik; izan ere, herritar-talde hori askoz ere minberagoa da.

Etorkizuneko araudia eta sailkapena

RIVMk argitaratutako txostenak azaldu egiten du konposatu honen legezko egoera Europan, nahiz eta gaur egun hainbat lege-ekimen martxan dauden, besteak beste, ontzi migrazioan BPAren baimendutako gehienezko kopurua ezartzen duena.

Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europako Agentzia (ECHA) balioesten ari da konposatu hori 1B taldean birsailkatzea. Horrek eragin handia izango luke A Bisfenolaren araudi berria egitean.

Berrikuspena: A Bisfenola (RIVM)