Berunaren toxikologia-maila berriro balioztatu du – JECFA 2010
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Berunaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Horretarako, datu berriak hartu ditu kontuan, neurologia-garapenean duen efektuen eta odol-presio sistolikoak duen eraginaren gaineko datuak, hain zuzen. Eta datu horiei esker, dosi-erantzun erako analisi bat egin du.
Batzordeak erabaki du aldez aurretik ezarritako ISTPak (25 µg/kg pisu) lotura estua duela, batetik, umeen adimen-kozientearekin; izan ere, gutxienez 3 puntuko jaitsiera eragiten du, eta, bestetik, odol-presio sistolikoarekin, merkurioko 3 bat mm igotzen baitu helduen kasuetan.
Datu horiek kontuan hartuta, Batzordeak ondorioztatu du ISTP horrek ez duela bermatzen kontsumitzaileen osasuna, eta bertan behera utzi du. Era berean, dosi-erantzun erako analisitik ezin izan da ondorioztatu oinarrizko maila segururik non ondorio kaltegarririk sorraraziko ez den; beraz, Batzordeak ondorioztatu du ez dela posible osasuna bermatuko duen ISTP berria zehaztea.
Dosi-erantzun erako analisi hori erabili da identifikatzeko ze nolako garrantzia duten dietaren bidez herritar talde guztiek kontsumitu lezaketen berun-efektuek. Eta analisi horren arabera, Batzordeak ondorioztatu du berunarekiko esposizio luzea duten herritarren artean kezka sor litekeela. Gauzak horrela, neurriak hartu beharko lirateke bestelako esposizio-iturri batzuk identifikatzeko (dietaz gain) eta dietak eragindako esposizioa murrizteko.