EFSAren Zientzia Batzordeak ezarri du nekazaritza ekosistemen biodibertsitate biologikoaren babesa dela ingurumen-arriskuen ebaluazioen gaur egungo eskemen lehentasunezko alderdia. Ildo horretan, EFSAk aintzat hartu beharreko bi alderdi nagusia identifikatu: galzorian dauden espezieen kontserbazioa eta eraginaren ondoren populazioen lehengoratze ekologikoa.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ebaluatu egiten du izurrite inbaditzaileetako espezieen eta nekazaritza ekosistemetan erabiltzen diren produktu arautuen (besteak beste, produktu fitosanitarioak, pentsuetarako gehigarriak eta genetikoki eraldatutako organismoak) eragina biodibertsitatean. Halaber, EFSAk ingurumenaren segurtasunerako gomendioak ematen ditu, eta, horretarako, produktuen indarreko legedian edo eskura dituen ikerketa-datuetan oinarritzen da.

EFSAk duela gutxi antolatu duen hitzaldi batean, eztabaidatu zuten zein den espezie bat babesteko maila egokien definizioa, eta hori erronkatzat jo da. Nolanahi ere, bereizi egin zuten zer babestu behar den (lan hori Elikakatearen eta Animalien Osasunaren Batzorde Iraunkorrari eta Fitosanitarioen Batzorde Iraunkorrari dagokie) eta zer neurtu behar den Arriskuen Ebaluazioan.

Nekazaritzako ekosistemetako landare- eta animalia-populazioen lehengoratzeari eta iraunkortasunari dagokienez, EFSAk lan-talde bat sortu du, populazioen lehengoratze ekologikoa ezaugarritzen duten parametroetan sakontzeko. Lan-talde horren gomendioak oinarri garrantzitsu izango dira, arriskuen ebaluatzaileen eta kudeatzaileen arteko elkarrizketa sustatzeko eta lege-xedapen berriak emateko.

Txosten osoa