Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak 2021
Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Jagoletza Epidemiologikoko memoria argitaratu du. Bertan 2021ean Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusien datuak laburbiltzen dira, eta honako hauek azpimarratu behar ditugu:
Toxiinfecciones de Origen Alimentario
2021ean Campylobacterrak eragindako 1.271 infekzio (111,09/100.000) jakinarazi ziren. Intzidentzia altuena bost urtetik beherako umeengan antzeman zen, eta 25,61/100.000 izan zen, hain zuzen ere.
Elikagaiek kutsatutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn
2019an 16 listeriosi-kasu jakinarazi ziren (1,40/100.000). Batez besteko adina 72 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 19koa. Kasuetako batean elikagaia baimenik ez zuen Arabako establezimendu batean egindako gazta izan zen.
2021ean 489 norobirusagatiko isolamendu zenbatu ziren (42,74 /100.000) eta % 73 hamar urtetik beherako umeengan.
Salmonelosiari dagokionez, 299 kasu erregistratu ziren (26,73/100.000). Kasuen kopuruak nabarmen egin zuen gora 2020. urtearekin alderatuta (120 kasu). Kasuen % 25 hamar urtetik beherako umeengan detektatu ziren. Anduiak honako hauek izan ziren: Salmonella spp. (% 36), S. enteritidis (% 33) eta S. typhimurium (% 24).
2021ean Yersiniak eragindako isolamendu-kopuruak % 118 egin zuen gora 2020. urtearekin alderatuta. 48 kasu izan ziren (4,19/100.000).
Elikagai bidezko toxiinfekzio-agerraldiak
2021ean elikagai bidezko (edo pertsona batetik bestera transmititutako) 14 toxiinfekzio-agerraldi ikertu ziren, eta 299 pertsona kutsatu ziren. Sei agerraldi ostalaritza-establezimenduetan gertatu ziren, lau ikastetxe edo haurtzaindegietan, hiru etxebizitza partikularretan eta bakarra adineko pertsonentzako egoitza batean.
Transmisio zoonotikoko gaixotasunak
Q sukarrak nabarmen egin zuen gora 2021ean; izan ere, 115 kasu erregistratu ziren, hau da, 10,05/100.000. Aurreko urteekin alderatuta, Baltzolako kobazuloak bisitatu zituzten pertsonen agerraldiarekin lotutako kasuek eragin dute gorakada (108 pertsona kutsatu ziren).