Campylobacter spp.-ren Arriskuaren Balioztatzea oilasko-haragi produktuetan – FAO/OMS 2010
Arriskuen Balioespen hau eredu gisa erabil daiteke arriskuen berariazko balioespenak egiteko; baina, baita ere, oilasko-haragi produktuetan Campylobacter spp.ren arriskuaren balioespena egite aldera ikerketa-beharrak eta beharrezko datuak antzemateko.
Bestalde, jarduteko balizko ildo estrategikoei buruz honako ondorio hauek atera dira:
- Kontsumitzaileentzako bakterioak kutsatutako oilasko produktuetan prebalentzia murriztuz gero, zuzenean murrizten da arriskua.
- Oso kutsatuta dauden produktuetan kutsadura maila neurri batean murriztuz gero, arriskua ez da ia murriztu ere egiten.
- Jatorrizko produktuaren kutsadurari dagokionez, aintzat hartu beharreko faktorea da taldeak hiltegira eramatean euren artean kutsa daitezkeela.
- Taldean prebalentzia murriztuz gero, arriskua murriztu egiten da. Nolanahi ere, hiltegian gerta daitekeen kutsadura gurutzatuaren ondorioz, murrizketa ez da hain eraginkorra izango.
- Produktua izoztuz gero, bakterioaren jarduera murriztu egiten da aldi batez. Hala ere, kontuan izan behar da izozteak eragin negatiboa izan dezakeela elikagaiak prestatzeak arriskuaren murriztapenean duen eraginari dagokionez.
Laburpena
Arriskuaren Balioztatzea