Campylobakteriosia: Europako 2017ko txosten epidemiologikoa
Campylobakteriosiak jarraitzen du izaten EBn gehien jakinarazten den gaixotasun gastrointestinala.
2017an, Europako 29 herrialdek baieztatutako 250.161 kasu jakinarazi zituzten, hau da, 100.000 biztanleko 64,9ko tasa.
Bost urtetik beherako neska-mutikoek prebalentzia handiagoa dute beste edozein adin-taldek baino.
Campylobakteriosiak urtarokotasun nabarmena adierazten du: goragune akutua izaten du udako hilabeteetan eta goragune ez hain nabarmena urtearen hasieran.
Banaketa
2013. eta 2017. urteen artean, urteko kasu-kopuru handiena Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan antzeman ziren (2017an, Alemaniak eta Erresuma Batuak jakinarazi zituzten baieztatutako kasuen % 53).
Biztanleko jakinarazpen gehien egin zituzten herrialdeak Txekiar Errepublika, Luxenburgo, Eslovakia eta Suedia izan ziren. Tasarik txikienak, berriz, Belgikan, Zipren, Polonian eta Errumanian erregistratu ziren.
2016. urtearekin konparatuz gero, jakinarazpen-tasak gora egin zuen 10 herrialdetan, eta 17 herrialdetan jakinarazpen gutxiago egin ziren:



Joera
2005etik 2018ra bitartean, Campylobacter bakterioa izan da Europan gizakietan gehien jakinarazi den bakterio-patogeno gastrointestinala. 2008-2017 artean giza‑campylobakteriosiaren joera aurreko urteetan baino askoz handiagoa izan da. Hala ere, egonkor mantendu da azken bost urteetan (2013-2017).
Prebentzioa
Oilasko-haragia manipulatzeak, prestatzeak eta kontsumitzeak eragin ditu giza-kasu guztien % 20-30.
Etxean, oinarri-oinarrizkoa da sukaldean behar bezala manipulatzea, kutsadura gurutzatua ekiditeko.
Mikrobioen aurkako erresistentziak
Campylobacter bakterioak mikrobioen aurkako erresistentzia-tasa oso altuak ditu giza infekzioak sendatzeko antibiotikoen aurrean, bereziki, ziprofloxazinaren eta tetraziklinen aurrean.