Campylobakteriosiak jarraitzen du izaten EBn gehien jakinarazten den gaixotasun gastrointestinala.

2017an, Europako 29 herrialdek baieztatutako 250.161 kasu jakinarazi zituzten, hau da, 100.000 biztanleko 64,9ko tasa.

Bost urtetik beherako neska-mutikoek prebalentzia handiagoa dute beste edozein adin-taldek baino.

Campylobakteriosiak urtarokotasun nabarmena adierazten du: goragune akutua izaten du udako hilabeteetan eta goragune ez hain nabarmena urtearen hasieran.

Banaketa

2013. eta 2017. urteen artean, urteko kasu-kopuru handiena Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan antzeman ziren (2017an, Alemaniak eta Erresuma Batuak jakinarazi zituzten baieztatutako kasuen % 53).

Biztanleko jakinarazpen gehien egin zituzten herrialdeak Txekiar Errepublika, Luxenburgo, Eslovakia eta Suedia izan ziren. Tasarik txikienak, berriz, Belgikan, Zipren, Polonian eta Errumanian erregistratu ziren.

2016. urtearekin konparatuz gero, jakinarazpen-tasak gora egin zuen 10 herrialdetan, eta 17 herrialdetan jakinarazpen gutxiago egin ziren:

Joera

2005etik 2018ra bitartean, Campylobacter bakterioa izan da Europan gizakietan gehien jakinarazi den bakterio-patogeno gastrointestinala. 2008-2017 artean giza‑campylobakteriosiaren joera aurreko urteetan baino askoz handiagoa izan da. Hala ere, egonkor mantendu da azken bost urteetan (2013-2017).

Prebentzioa

Oilasko-haragia manipulatzeak, prestatzeak eta kontsumitzeak eragin ditu giza-kasu guztien % 20-30.

Etxean, oinarri-oinarrizkoa da sukaldean behar bezala manipulatzea, kutsadura gurutzatua ekiditeko.

Mikrobioen aurkako erresistentziak

Campylobacter bakterioak mikrobioen aurkako erresistentzia-tasa oso altuak ditu giza infekzioak sendatzeko antibiotikoen aurrean, bereziki, ziprofloxazinaren eta tetraziklinen aurrean.