ECDCk adierazi du criptosporidiosien jakinarazpenak ugaritu egin direla Erresuma Batuan, Herbehereetan eta Alemanian 2012ko abuztuaz geroztik; zehazki, 2012ko abuztutik urrira bitarteko hamar asteko tartean.

Herrialde horietan abiarazitako epidemiologia-azterketek adierazten dute ez dagoela ugaritze hori justifikatzen duen kausa bakar bat, ezpada zenbait faktoreren konbinazioak eragin ahal izan duela. Orain arte klima-faktoreak aztertu dira, aipatutako herrialdeetan euri gehiago egin baitzuen 2012ko udan. Halaber, aztertzen ari dira botiletan saldutako ura edo ohiko kontsumoko produkturen bat kutsatuta egon zitezkeen ala ez.

EDCDren ustez, Europar Batasuneko biztanleentzako mehatxua txikia da, nahiz eta estatu kideei erne egotea gomendatu dien, kasuak ugaritu egin daitezkeelako. Zehazki, gogoan izan behar da gaixotasun horrek pertsona immunodeprimituetan eta bestelako arrisku-taldeetan eragin dezakeen arriskua, pertsona horiek izaten baitute gaixotasunaren manifestazio larriena.

ECDC Txostena 2012