Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) txosten bat plazaratu du Johne eta Crohn gaitzen arteko erlazioa aztertzen duena. Lehena hausnarkariek izaten dute Mycobacterium avium paratuberculosis (MAP) bakterioak eraginda, eta, bigarrenak gizakiei erasaten die. Horren eraginak gora egin du mundu osoan. Teoria baten arabera, MAP patogenoa da Crohn gaitza eragiten duena, eta FSNAZ agentziak horren aldeko eta kontrako argudioak azaldu ditu. Edozelan ere, agentzia horrek esparru horren barnean ikerketa gehiago egiteko gomendatzen du.

Artikulu osoa