EFSAk txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin dituzte dioxinen eta Dioxinen pareko PCBen erreferentziazko mailak ezartzeko nazioarteko hainbat erakundek ematen dituzten ikuspegiak.

Zehazki, txostenak honako zientzia-irizpen hauek aztertu ditu:

  • SCF (EFSAren Giza Elikaduraren Zientzia Batzordea), 2001eko maiatzekoa. Irizpide horretan, Asteko Ingesta Onargarria (AIO) ezarri zen dioxinentzat eta dioxinen pareko PCBentzat: 14 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko. Balio horren Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) baliokidea honako hau da: 2 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko.
  • JECFA (FAO/OMEren Elikagaien Gehigarrien Adituen Batzorde Mistoa), 2001eko ekainekoa. Bertan, hileko behin-behineko ingesta onargarria (HBBIO) ezarri zen dioxinentzat eta dioxinen pareko PCBentzat: 70 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko. Balio horren Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) baliokidea honako hau da: 2,3 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko.
  • EPA (Ingurumena Babesteko Estatu Batuetako Agentzia), 2012ko otsailekoa. Bertan, erreferentziazko aho-dosia (RfD) azarri zen dioxinentzat: 0,7 pg gorputz-pisuaren kiloko. Gainera, ATSDRak aho-esposizio kronikoaren gutxieneko arrisku-maila ezarri zuen dioxinentzat: 1,0 pg gorputz-pisuaren kiloko.

Atzemandako desberdintasun nagusietako bat da SCFk eta JECFAk animaliekin egindako esperimentazio-ikerketak erabiltzen dituztela osasunean oinarritutako erreferentziako balioa ezartzeko, eta Estatu Batuetako erakundeen oinarria eredua, berriz, odol-mailen eredu farmakozinetikoak (gizakien datu epidemiologikoetan oinarrituta) izan ziren.

Beste desberdintasun garrantzitsu bat honako hau da: NOAELik ezean, LOAELaren estrapolaziorako erakundeek aplikatzen duten zalantza-faktorea.SCFk eta JECFAk 3ko balioa aplikatzen dute; EPAk, berriz, 10eko zalantza-balio lehenetsia aplikatzen du.

Aintzat hartuta erreferentziazko erakundeen ebaluazioetan erabilitako ikuspegiak, EFSAk egokitzat jotzen du pentsuetako eta elikagaietako dioxinekin eta dioxinen pareko PCBekin lotutako arriskuen (animalien zein gizakien osasunerako) ebaluazio osoa egitea.

EFSAren txostena