Europan 1995etik 2010era bildutako elikagai eta pentsuen laginekin EFSAk egindako ikerketak dioxinen, dioxinak ez bezalako PCBen (NDL-PCBak) eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) mailak aztertu ditu.

Honako hauek dira azterlan horretatik ateratako ondorio batzuk:

  • Lagin gehienetan zegoen, gutxienez, dioxina edo DL-PCB mota bat. NDL-PCBen maila, bestalde, % 68,4koa zen pentsuetan eta % 82,6koa elikagaien laginetan.
  • Elikagai-laginen % 10ek gainditu egiten zituzten DL-PCBen legezko mugak, eta % 3k NDL-PCBenak.

Horrekin guztiarekin, ikusi da 2002-2004 eta 2008-2010 aldietan dioxinekiko eta DL-PCBekiko esposizioa murriztu egin dela. NDL-PCBen mailek ere behera egin dute, nahiz eta murrizpena ez den aurrekoen parekoa izan.

Txostena: Dioxinak eta PCBak Europan