Europako parlamentuak disruptore endokrinoen gaineko txosten bat argitaratu du, giza osasunean duen eraginari buruzko informazioa jasotzen duena. Zehazki, disruptore endokrinoa kontzeptuari buruzko ebidentzia zientifikoa erakusten du, haren esposizioaren irismena, osasunean dituen eraginak eta hari lotutako kostuak; gainera, Europan horiei buruz indarrean dagoen legeria errepasatzen du, eta gomendioak egiten ditu giza osasunaren babesa handitzeko.

Zer dira?

2002an, OMEk honela definitu zituen disruptore endokrinoak: “substantzia edo nahaste exogenoak, sistema endokrinoaren funtzioa(k) aldatzen d(it)u(z)tenak, eta, ondorioz, eragin kaltegarriak sortzen dizkietenak osasunean organismo ukigabe bati, haren seme-alabei edo (azpi)populazioei”.

Non daude?

Disruptore endokrinoak oso zabalduak daude gure inguruan; izan ere, elikagaietan, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan, kosmetikoetan, kontsumo-ondasunetan (altzariak, garbiketa-produktuak, jostailuak eta abar),  eta edateko urean daude.

Gizakiak haien eraginpean jartzea

Hainbat iturrik eragiten du Europako herritarrak (talde minberak barne, haurdunak, haurrak eta halakoak) modu zabalean disruptore endokrinoen eraginpean egotea askotarikoa izatea, hainbat bideren bidez, eragin metagarriekin, eta, zenbaitetan, sinergikoekin. Europan, zenbatesten da eraginpean egotearekin lotutako kostuak 163 bilioi eurokoak direla. Egun, EBko araudiak ez ditu kontuan hartzen eragin metagarriak.

Ondorio nagusiak

EBrentzat, helburu garrantzitsua da gizakiak eta ingurumena disruptore endokrinoen eragin orokorraren menpe egotea minimizatzea, EBren 2018rako Ingurumen Ekintzako 7. programak adierazten duen moduan. Helburu hori lortzeko, ebidentzia zientifikoa honetan dago ados:

  • disruptore endokrinoak definitzea.
  • EBn ingurumenean eta gizakietan dauden disruptore endokrino ezagunen eta berrien presentzia
  • disruptore endokrinoak egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako eta ingurumenerako kezka seriotzat jotzea
  • araudia mugatua dagoela, atalase seguruak delakoak identifikatzeko
  • ez direla kontuan hartzen eraginpean esposizio konbinatuen eragin metagarriak araudian.

Gomendioak

Parlamentuak, ebidentzia zientifikoan eta arriskua kudeatzeko neurrietan oinarrituta, eraginpean egotea txikitzeko, gomendatzen du, premiaz, honako jarduketa hauek egitea:

  1. Helburu politikoa: Disruptore endokrinoak osasunerako arrisku nagusietakoak dira, eta kartzinogenoen, mutagenoen, erreprodukziorako toxikoak diren substantzien (CMR), PBTen (iraunkorra, biometagarria eta toxikoa) eta vPvBen (oso iraunkorra eta oso biometagarria) pareko kezka sortzeko moduko substantziak dira. Ondorioz, EBk araudi-multzo harmonizatu bat garatu beharko luke gizakiak eta ingurumena substantzia horien eraginpean egotea murrizteko.
  2. Definizio harmonizatua: Egun, disruptore endokrinoak produktu fitosanitarioen eta bioziden araudi-testuinguruan besterik ez dira definitzen. Europako araudiak sektorearentzat baliozkoa den definizio bat jaso behar du.
  3. Orientazio-agiria: Beharrezkotzat jotzen da gida bat edukitzea azaltzeko nola identifikatu behar diren disruptore endokrinoak, sektore guztien definizio berri batean oinarrituta.
  4. Saiakuntzak egitea: Premiazko beharrizana da saiakuntzen garapena eta baliozkotzea, bereziki erreprodukziozko esteroideez gain dauden modalitateetarako, tiroidearen disruptoreak eta halakoak eta hari lotutako eragin kaltegarriak.
  5. Datuen eskakizunak: Egun, ez dago datuen nahiko eskakizunik araudian modu eraginkorrean identifikatzeko disruptore endokrinoak edozein sektoretan. Modalitate guztiak estaliko dituzten saiakuntzak erabiltzeak nahitaezkoa izan beharko luke industriak aurkeztutako eskaera-espediente guztietan.
  6. Arriskua kudeatzea sektore guztietan: EBk disruptore endokrinoen eraginpean dauden herritarren sektore guztietako kudeaketa berdin baterantz jo beharko luke. Horrek barne hartzen ditu, bereziki, produktu fitosanitarioak, biozidak, elikagaiekin eta gehigarriekin kontaktuan dauden materialak, kontsumo-ondasunak, kosmetikoak eta jostailuak.
  7. Zaintza eta esposizioa: Disruptore endokrino ezagun, berri edo gizakietan erabiltzea debekatua dutenen zaintza biomonitorizatzea modu harmonizatuan ezarri behar da, EBren eskalan, baita emakume haurdunetan eta haurretan ere.
  8. Ikerketaren lehentasunak: Azken 30 urteetan bildu den egungo ezagutza zientifikoa nahikoa da aipatutako gomendioak justifikatzeko. Dena dela, disruptore berriak identifikatzeko, saiakuntzak garatzeko eta herritarrengan dituzten eraginak hobeto kuantifikatzeko, 6 ikerketa-arlo identifikatu dira:
    • eragin epigenetikoak
    • egungo belaunaldiaz haragoko kezka
    • mikrobioman duen eragina, erantzun fisiologiko eta immuneen funtsezko osagai bat
    • Kimika berdea
    • Modalitate berriak