EFSAk produktu fitosanitarioen 30 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko duela gutxiko arrisku-ebaluazioak jaso ditu, ebaluazioen emaitzen inguruko ikuspegi orokorra aurkezteko eta, zehazki, substantzia bakoitzean propietateak direla-eta identifikaturiko kezkak azaleratzeko; kasurako, disruptore endokrinoen ingurukoak. Horixe da 1107/2009 Araudiak materia aktiboak onesteko gehitu dituen irizpide berrietako bat.

Orain arte, ez da ebaluatu ebaluazio estatistikoa egiteko behar beste substantziarik. Alabaina, 24 substantzia aktibotarako propietateen inguruan dagoen informazioa (besteak beste, disruptore endokrinoena) ez da kezkatzeko modukoa. Hala ere, bi substantziaren kasuan (tiabendazola eta triosulfurola), EFSAk beste azterlan batzuk egitea gomendatu du, ondorio hau berreste aldera.

Bestalde, alterazio endokrinoko propietateekin loturiko irizpideak betetzen dituzten beste 15 substantzia aktibo identifikatu dira: besteak beste, bentazona, flumioxazina, amitrola, flutianiloa, pimetrozina eta isoproturona (txostenaren C eranskinean jasota dago alterazio endokrinoko propietateen azalpen osoa).

Azkenik, EFSAren arabera, disruptore endokrinoen propietateak biltzen dituen ebaluazio honek eskura dagoen ebidentziaren ebaluazio gardena eskaintzen die arrisku-kudeatzaileei eta Europako herritarrei, erabakiak hartzeko prozesuan lagunduz.

EFSA—Disruptore endokrinoen propietateen ebaluazioa