Gida honetan azaltzen da nola identifika daitekeen substantzia batek alterazio endokrinoak eragiteko duen arriskua, Batzordearen 2017/2100 (EB) Araudi Eskuordetuan eta 2018/605 (EB) Araudian zehaztutako irizpideetan oinarrituta.

Irizpide horien arabera, substantzia batek disrupzio endokrinoko propietateak izango ditu, baldin eta:

1) Ondorio kaltegarriak baditu [itu-organismoan edo haren jatorrian] / [itu ez diren organismoetan]; esaterako, aldaketak eragiten baditu organismo baten morfologian, fisiologian, hazkundean, garapenean, ugalketan edo bizitza ugalkorrean, eta horrek hondatu egiten badu gaitasun funtzionala edo estres gehigarria konpentsatzeko gaitasuna, edo areagotu egiten badu beste ondorio batzuk pairatzeko arriskua.

2) Ekintza-modu endokrinoa badu, hau da, sistema endokrinoaren funtzioak aldarazten baditu.

3) Ekintza-modu endokrinoak eragin badu ondorio kaltegarria.acción endocrino

Produktu kimikoen Europako Agentziako (ECHA) zientzialariek eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) egin dute gida hau, Ikerketa Zentro Komunaren (JRC) laguntzarekin.