EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) E bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat.

EFSAko adituek uste dute jada ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik herritarrentzako batez besteko beharrak eta erreferentziazko ingestak ezartzeko; beraz, Ingesta Egokiaren (IE) balioak ezarri dituzte, Europako herritar osasuntsuengan, hau da, bitamina horren gabeziarik ez dutenengan, ikusitako α-tokoferolaren ingestetan oinarrituz.

Horretarako, Panelak α-tokoferolen batez besteko ingesta erabili du (EFSAk kalkulatu zuen, Europako bederatzi herrialdetako haur eta helduen elikadura-inkestetatik abiatuta) erreferentziazko balio hauek ezartzeko:

  • Helduentzat α-tokoferolen IE hau ezarri da: 13 µ/egun gizonentzat eta 11 µg/egun emakumeentzat.
  • Haurrentzat honako IE hau ezarri da: 5 µg/egun 7-11 hilabeteko haurrentzat, 6 µ/egun 1-3 urte bitarteko haurrentzat eta 9 µg/egun 3-10 urte bitarteko haurrentzat. 10-18 urte bitarteko adina dutenentzat, Ingesta Egokia helduenek dutenaren antzekoa da.
  • Emakume haurdunentzat edo edoskitze-aldian daudenentzat, Panelak ikusi du ez dagoela ebidentziarik α-tokoferolaren beharrak areagotzeko; beraz, ezarritako Ingesta Egokia emakume helduentzat ezarritakoaren bera da.

Erreferentzia Balio horiek ezartzeko, kontsulta publiko zabal bat egin da, eta kontsulta horren txosten teknikoa EFSAren webguneko irizpen zientifikoarekin batera argitaratu da.

Iritzi zientifikoa ("E bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak")

E bitaminaren kontsultaren txosten teknikoa