EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak Escherichia coli enteroagregatiboa (CEEA) duten elikagaiak kontsumitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak ebaluatu ditu; bakteria hori beherako kasuekin lotu da bidaiarien, umeen eta gaixo immunodeprimituen kasuan, bai eta gernu-hodien infekzioekin ere.

EFSAk duela gutxi argitaratutako txostenean, berrikusi egiten dira bakteria horren ezaugarriak, elikagaietan bakteria identifikatzeko metodoak eta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia.Lan hori egiteko, adituek Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) gaixotasun zoonotikoei buruzko datuak eta EFSAren beraren datuak erabili dituzte.

Txostenean adierazten denez, arlo hauek ikertu behar dira:

  • PCRen oinarritutako metodoak garatzea eta balioztatzea, elikagaietan CEEA dagoen eta zenbat dagoen hautemateko.
  • Ikuspuntu anitz estandarizatua eta balioztatua, hainbat agente patogenoren parte-hartzen duten beherako-gaixotasunen agente eragileak identifikatzeko.

Zaintzari eta kontrolari dagokienez, adituek gomendatu dute, batetik, patogeno mistoen agerraldiei loturiko elikagaien kontrola zorrozteko, eta, bestetik,elikagai-jatorrikoagerraldiak ikertzean, CEEAren probak errutina gisa txertatzeko.Bestalde, Panelak uste du interesgarria litzatekeela neurtzea zenbat CEEA andui dauden diru-sarrera baxuko herrialdeetatik iristen diren elikagaietan; izan ere, herrialde horietan saneamenduak gabeziak ditu.

Irizpen osoa