E. coli eta S. aureus mikrobioen aurkako erresistentzia Europan – EARS 2011
Mikrobioen aurkako Erresistentzia Zaintzeko Europako Sareak (EARS-Net) azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan horrek deskribatu egiten ditu, batetik, zenbatekoa izan den Escherichia colik eta Staphilococcus aureusek eragindako infekzioen intzidentzia eta, bestetik, zein den mikrobioen aurkako suszeptibilitatearen joera, 2002-2009 epean Europako 22 herrialdetan. Aztertu den epe horretan, odolean E. colik eragindako infekzioen kopuruak % 71 egin zuen gora eta mikrobioen aurkako erresistentzia askoz ere handiagoa izan zen. S. aureusi dagokionez, infekzio-kopuruak % 34 egin zuen gora; baina, behera egin zuen metizilinarekiko erresistenteak diren bakanen portzentajeak.