Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren (USDA) Elikagaietako Ikuskapen eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) txostena argitaratu berri du.

Txosten horretan, batetik, balioztatu egiten da E. coli no-O157 bakterioari buruz eskura dagoen zientzia- eta epidemiologia-informazioa, eta, bestetik, definitu egiten da arriskuaren profila. Txostenean agerian geratzen da kutsadura-kasu gehienak ez direla elikagaien bidez gertatzen. Nolanahi ere, E-coli no-O157 serotipoak antzeman dira aziendan eta haragian. Halaber, jakinarazten da bakterio horiek E. coli O157 bakterioak eragiten dituen antzeko gaixotasunak sorraraz ditzaketela gizakietan. Beherako odoltsua izatea izaten da sintoma nagusia; alabaina, okerrera egin eta sindrome hemolitiko uremikoa (SHU) eta purpura tronbozitopeniko tronbotikoa bihur daiteke.

Amaitzeko, dokumentu horretan gomendatzen da azterketa gehiago egitea diagnosi-metodoak garatzeko; izan ere, gaur egungoak ez dira gaixotasuna hautemateko egokienak.

Txostena