Estatu Batuetako Ikuskaritza eta Elikagaien Segurtasunerako Aginteak (FSIS) sigatoxinak ekoizten dituen Escherichia coli no-O157aren arrisku-profil bat egin du. Profil horretan bakterio horri dagokion zientzia-ebidentziaren egungo egoera azaltzen da; izan ere, horrek elikagaien segurtasunean duen eraginari buruzko kezka gero eta handiagoa da.

STEC bakterioak E. coli bakterio-taldeak dira eta sigatoxinak ekoizten dituzte. Sigatoxina mota batzuek infekzioak eragiten dituzte gizakien artean. Hala ere, zientzialarien artean ez dago adostasunik infekzio hori eragiten duten birulentzia-faktoreei buruz. Hori dela eta, arrisku-profilean aintzat hartu da edozein STEC bakterio izan daitekeela birulentoa gizakientzat.

Bakteria hori behien artean, euren kanaletan, xehatzeko haragi-zatietan eta xehatutako haragian bertan atzeman da, nahiz eta STEC no-O157ak eragindako infekzio gehienak ez diren haragian gertatzen. Nolanahi den ere, eskura dauden datuak eskasak dira, eta ezinezkoa da prebalentziaren zenbatespen kuantitatiboa egitea. Berrikuskapenean, halaber, diagnostiko-metodoak mugatuta daudela atzeman da; hots, gehiago garatu beharko dira, euren eraginkortasuna handitze aldera.

no-O157 taldeko bakterioek eragindako infekzioa dela eta, zientzia-ebidentziak dio gaixotasunaren ondorioak eta gizakien artean hilkortasun-tasa E. coli O157:H7ak eragindakoa baino txikiagoa dela.

Azkenik, nahiko ebidentzia dago baieztatu ahal izateko ohiko kuzinatze-tratamenduek maila bertsuan deuseztatu egiten dituztela E. coli O157 eta no-O157 bakterioak.

STEC no-O157aren arrisku-profila