Europako Batzordearen auditoretzen programazioa 2021eko bigarren seihilekorako
Europako Batzordeko Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DGSANTE) Osasun eta Elikagai Auditoretzen 2021eko bigarren seihilekorako lan-programa argitaratu du, eta 2021‑2025 aldirako aurrez zehaztutako lan-plana berriro programatu du.
Atxikitako dokumentuan estatu kideetako, herrialde hautagaietako eta hirugarren herrialdeetako hurrengo seihilekorako programazioa jasotzen da, honako arlo hauetako Europako legedia betetzen dela zaintzeko xedearekin: elikagaien eta pentsuen segurtasuna, animalien osasuna, animalien ongizatea, landareen osasuna eta giza osasunaren kalitatea eta babesa elikadurari dagokionez.
Zehazki, datorren seihilekoan, Europako Batzordeko auditoreek Espainia bisitatuko dute, honako helburu hauekin:
- Animalien ongizatea oilo erruleen baserrietan (2021-7248)
- Landare-izurrien agerraldien kontrola: Xylella fastidiosa (2021-7282)