Ebaluazio-gida: Genetikoki eraldatutako animalien Ingurumen Arriskua – EFSA 2013
Gida honek zenbait jarraibide ezartzen ditu, Europako merkatuan genetikoki eraldatutako (GE) animali biziak sartzen badira, Ingurumen Arriskuaren Ebaluazioak egiteko eta horrek ingurumenean zein animalia eta gizakien osasunean izan dezakeen eragina aztertzeko.
Ebaluazioa honako pausu hauei jarraiki egin behar da:
- Arriskua eta esposizioa identifikatzea.
- Arriskua ezaugarritzea.
- Esposizioa ezaugarritzea.
- Arriskua ezaugarritzea.
- Arriskua kudeatzea.
- Ebaluazio orokorra.
Genetikoki eraldatutako arrain, intsektu, ugaztun eta hegaztientzat honako arrisku arlo hauek identifikatu dira:
- Iraunkortasuna eta inbasio-ahalmena, geneen transferentzia bertikala barne.
- Geneen transferentzia horizontala.
- Interakzioak genetikoki eraldatutako animaliaren eta jomuga-organismoen artean.
- Interakzioak genetikoki eraldatutako animalien eta jomuga ez diren organismoen artean.
- Genetikoki eraldatutako animaliak kudeatzeko erabilitako teknika zehatzek ingurumenean duten eragina.
- Genetikoki eraldatutako animalien eragina prozesu biogeokimikoetan.
- Genetikoki eraldatutako animalien eragina gizaki eta animalien osasunean.
Azkenik, EFSAk, gidaren egilea den aldetik, baieztatu du ebaluazioa kasuz kasu egin beharko dela; hots, eskatutako informazioa aldatu egin daiteke honako hauen arabera: hartzailearen batez besteko potentziala, aurreikusitako erabilera eta genetikoki eraldatutako animalia mota eta horren ezaugarriak.
Arrisku-ebaluazioa: Genetikoki Eraldatutako Animaliak