ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona.

Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren).

Bestalde, azpimarratzekoa da ez dela aflatoxinarik atzeman azterlan honetako bi herritar-talde zaurgarrienek (zeliakoak eta umeak) kontsumitzen dituzten berariazko elikagaietan. Aflatoxina horien mailak eta inplikatutako elikagaien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztien esposizioa erreferentziazko baloreen antzekoa da.

M1 aflatoxinaren presentziari dagokionez, UHT esne osoaren laginen % 94,4an atzeman zen; gazten laginetan ez zen atzeman eta jogurten 72 laginetatik 2tan baino ez. Nolanahi ere, ingesta, kasu guztietan Eguneko Ingesta Toleragarriaren (IDT) (1 nc gorputz-pisuaren kiloko) azpitik dago, bai eta umeen taldeko 95 pertzentzilean ere.

Sarrera
Metodologia
Elikagaien kontsumoa
B eta G taldeko aflatoxinak
M1 aflatoxina