ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa ematen da.

Ebaluazio honetan 3.456 elikagai-lagin aztertu dira, Kataluniako herritarren dieta ondoen ordezkatzen dituzten 12 elikagai-taldeetako 144 laginen bidez (haragia, arrainak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogi eta laboreak, koipeak eta opilgintza-produktuak). KOI horien ingesta kalkulatzeko, Kataluniako herritarren nutrizio-egoerari eta elikadura-ohiturei buruz 2002-2003an eginiko inkestako elikagai-kontsumoari dagozkion datuak erabili dira.

Analisien emaitzek erakusten dute osagai hauen presentziak atzemate-muga gainditzen duela arrainen, itsaskien eta tomatearen taldeetako zenbait laginetan bakarrik. Halaber, atzemandako produktu fitosanitario bakarrak DDTa eta bere metabolitoak, eta endosulfana izan ziren. Nolanahi ere, arrainaren, txibiaren eta tomatearen kontsumoaren bidez herritarrek duten esposizioa KOI horietarako ezarritako segurtasun-mugen azpitik dago.

Ebaluazioa: KOIekiko esposizioa Katalunian