Ebaluazioa: mikrobioen erresistentziaren hedapena elikakatean
EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu berri du, eta, bertan, elikakatean mikrobioen erresistentziaren (RAM) garapen eta hedapenean ingurumenak duen eginkizuna aztertzen du lehenengo aldiz.
Irizpen horretan, ingurumen-iturriak eta RAMen transmisio-bideak identifikatu dira, baita osasun publikorako lehentasun handieneko bakterio eta gene erresistenteak ere. Halaber, RAMak garatzeko eta hedatzeko arriskua arintzeko estrategiak ebaluatu dira. Horiez gain, arlo horretan dauden ikerketa-premia nagusiak identifikatu dira.
Txosten hori egiteko, EFSAren Arrisku Biologikoen Taldeak (BIOHAZ) landare-, animalia- eta akuikultura-jatorriko elikagaien ekoizpen-inguruneak aztertu ditu, eta, horretarako, egungo literatura zientifikoan, Europan egindako ebaluazio zientifikoan, Europako legedian eta haren ezagutzan oinarritu da. Sektore bakoitzerako, elikagaien ekoizpen-inguruneak definitu dira eta diagramak garatu dira. Diagrama horietan, RAMen hedapenerako puntu kritikoak adierazi dira, honako irudi honetan ikus daitekeen bezala:
Ingurumen-iturriak eta transmisio-bideak identifikatzea
Ingurumen-iturri nagusiak hondakin fekalak dira, gizakienak zein animalienak, eta honako hauek nabarmentzen dira:
- Landare-jatorriko elikagaietan: simaurraren antzeko ongarriak, ureztatzeak eta azaleko urak lagunduta. Animalia-jatorriko elikagaietan: pentsuak, langileekiko interakzioa, ura, larreak, airea edo hautsa, lurzorua, basa-bizitza edo beste etxe-abere espezie batzuk. Nolanahi ere, egungo datuekin ezin da kuantifikatu iturri bakoitzaren garrantzia eta ekarpena; baina, itxura guztien arabera, pentsuak dira garrantzitsuenak.
- Akuikulturan: nagusiki ura, baina baita sedimentuak eta pentsuak ere.Lehentasunezko bakterio eta gene erresistenteak osasun publikoan
Bakterio erresistenteak honako hauetan identifikatu ziren:
- Lehentasun handieneko 1. taldea. Honako hauek nabarmentzen dira:
- Enterobakterioak: Salmonella enterikoa eta Campylobacter, karbapenemasekiko, espektro zabaleko zefalosporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistenteak.
- Staphylococcus aureus, metizilinarekiko erresistentea.
- Enterococcus, bankomizinarekiko erresistentea.
- taldea edo bakterio komentsalak. Honako hauek nabarmentzen dira:
- coli eta Klebsiella pneumoniae, espektro zabaleko zefalosporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistenteak.
Gene erresistenteen artean honako antimikrobiano hauekiko erresistentziak sortzen dituztenak nabarmentzen dira: karbapenemasak, espektro zabaleko zefalosporinak, plazomizina, kolistina, metizilina eta oxazolidinonak.
Honako faktore hauek eragiten dute horien garapena: presio selektiboa mikrobiometan, bakterioen bizi-zikloa animalien eta ingurunearen artean, hutsegiteak biosegurtasun-neurriak aplikatzean eta elikagaien prozesuan; hutsegiteak autokontroletan.}
RAMen garapen- eta hedapen-arriskua arintzeko estrategiak
RAMen prebentzioari eta kontrolari helduta, sektore guztietan nabarmentzen da aipatutako ekoizpen‑inguruneetan higiene-jardunbide egokien eta biosegurtasun-neurrien inplementazioa indartu behar dela, patogenoen transmisioa murrizteko, eta arreta berezia jarri behar dela kutsadura fekala sartzen, hedatzen eta irauten den etapetan.0}
Hori lortzeko, hainbat metodologia biologiko proposatzen dira, eta horien helburua da, bereziki, bakterio patogeno batzuk murriztea/desagerraraztea: CRISPR-Cas, fagoak edo bakterio harrapakariak (arlo honetako lehen ikerketa- eta garapen-faseetan daude).
Ikerketa-premiak
Adituek gomendioak eman zituzten, halaber, RAMei buruzko ikerketan lehentasuna duten eremuei buruz; izan ere, datu-hutsune handiak daude RAMak ekoizpen-inguruneetan barreiatzean ingurumenak duen eginkizunari eta osasun publikoan duten eragin kuantitatiboari buruz.
Horregatik nabarmendu zuten honako arlo hauetan ikertzeko premia dagoela:
- Metodologia sentikorrak eta estandarizatuak optimizatzea, bakterio patogenoak eta gene erresistenteak hautemateko.
- Ekoizpen-ingurune desberdinetarako laginketa-estrategiak definitzea.
- Arintze-metodoen eraginkortasuna balioztatzea, eta premiazkoena da ebaluatzea eta garatzea ekoizpen‑ingurunean bakterio eta gene erresistente garrantzitsuenei eta lehentasunezkoei zuzendutako deskontaminazio-metodo baliozkotuak, pentsuen tratamendu termikoaren baldintzak, eta ongarritzeko/ureztatzeko edo laboreak prozesatzeko erabilitako hondakin fekalen eta hondakin-uren tratamendua. Azterketa horiek EBko Green Dealen barruan kokatu behar dira, eta One Health ikuspegiaren arabera egin behar dira.