Europako Batzordeak, EFSAk aholkatuta, EU and My Food kanpaina abiarazi du, herritarrei erakusteko Europako elikagaiak kontrolatzeko sistema ofizialak nahikoa berme ematen dituela kontsumitzen dituzten elikagaien segurtasunaren gainean, aldi berean animalien ongizatea eta osasuna eta ingurumena babestuz.

Erakundeak

Kanpainak erakusten du EFSAk, 30 estatu-kideek eta estatu elkartuek, Europako Batzordeak eta EBko beste organismo batzuek (ECHA, EMA, ECDC, EEA) elkarlanean dihardutela elikagaien segurtasunaren alde.

Iraupena

4 aste irauten du, eta, horietan, hainbat materialen bidez erakusten da elikagai seguruek herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea aberasten dutela, animaliak eta ingurumena errespetatuz, betiere.

Kanpaina apirilaren 24an abiarazi zen, eta EBko 24 hizkuntza ofizialetan dago eskuragarri.

Azken helburua

Kanpainaren azken helburua da interesa biltzea eta Europako kontsumitzaileak egungo sistema europarrean sartzea, sistema horri esker lortutako onurak erakustearen bidez.

Lotura hauetan, aipatutako materiala eskura daiteke: