EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenaren arabera, Ebola birusa Afrika mendebaleko eta erdialdeko legez kanpoko ehiza-haragiaren inportazioaren bidez Europan sartzeko aukera txikia da.

Txostenak honako argudio hauek eman ditu birus hori basoko animalien ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arriskua txikitzat jotzeko arrazoi legez:

  • Basoko animaliak ehizatzeak eta hiltzeak transmisio-arrisku handia dakarren arren, Europan ez dago jardunbide horien berririk.
  • EBn basoko animalien haragi-kontsumoa txikia dela uste da.
  • Ehiza-haragia kontsumitzearen ondorioz Afrikan atzemandako agerraldien kopurua erlatiboki txikia da, han ehiza-haragia kontsumitzea ohikoa den arren.

Ebola birusa jatorria Afrikako basoetan duten animalien ehiza-haragian aurkitu da; hala nola, saguzar, gorila, txinpantze eta antilopeen haragian. Debekatuta dago animalia horien haragia EBra inportatzea.Gaur egunera arte ez da infekzio-kasurik jakinarazi EBra legez kanpo inportatutako animalien haragia manipulatu, prestatu edo kontsumitu izanagatik.

Dena den, Ebola ehiza-haragiaren bidez sartzeko eta transmititzeko aukerak txikiak diren arren, adituek ohartarazi dute birusa sartzearen ondoreak larriak izango liratekeela osasun publikorako, aintzat hartuta hilkortasun-tasa handia duela eta gizakiz gizaki erraz transmititzen dela.

Azkenik, adituen ustez, Europan ehiza-haragiaren bidez Ebola transmititzea saihesteko neurri eraginkorrena da legez kanpoko inportazio guztiak saihestea.

Ebolari buruzko zientzia-txostena