EEB gaixotasunaz infektatzeko arriskuaren gaineko iritzia Arriskuko Material Espezifikoetan – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du Arriskuko Material Espezifikoen (MER) bidez Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunaz infektatzeko arriskuaz. Materialak behi-aziendarena izan dira, adin ezberdinetako taldeetakoak, hain zuzen. Iritzi horrekin berretsi egin da 2005ean argitaratutako iritzia, hau da, Nerbio Sistema Zentraleko ehunak infektatzeko arriskua handiagoa dela inkubazio-aldiaren azken laurdenean, artean sintoma klinikorik agertu ez denean, alegia.