EFSAk zenbait txosten tekniko argitaratu ditu Elikagaien Segurtasunaren arloan arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiei buruzko informazioa eta gomendioak zabaltzeko.

2019/1381 Erregelamenduan (EB) elikakateko arriskuen ebaluazioaren gardentasunari eta jasangarritasunari buruz ezarritako eskakizun berriaren aurrean, zeinak esparru integratu bat behar duen elikagaien arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek arriskuak jakinaraz ditzaten, Batzordeak EFSAri eskatu zion ezagutza zientifikoak emateko “Elikagaien Segurtasunaren arloan Arriskuak Jakinarazteko Europako Plan Orokorra” diseinatu eta ezartzeko prozesuan laguntzeko.

 

Europako Batzordea da planaren ezarpenaren burua, eta hark erraztuko du Elikagaien Segurtasuneko agintaritza eskudunei arriskuak jakinarazteko lanen koordinazioa. Eta, horrez gain, gomendio osatuagoak ere emango dizkie kontsumitzaileei.

 

EFSAk argitaratutako txostenak beste aditu akademiko eta erakunde batzuekin eginikoak dira:

 

1.- Arriskuen jakinarazpenaren arloko aholkularitza teknikoari buruzko txosten teknikoa. Jarraian adierazitako esparruetako arriskuen jakinarazpenari lotutako ikerketa-azterlanen eta txosten ofizialen berrikuspena barne hartzen du:

  • Arriskuen analisiaren zereginen eta eginkizunen ulermena eta kontzientzia.
  • Peril eta arrisku terminoen esanahi ezberdinen ulermen eza murriztea.
  • Informazio okerra eta desinformazioa jorratzea.
  • EBko elikagaien segurtasunarekiko konfiantza areagotzea.
  • Arrisku-pertzepzioak aintzat hartzea.
  • Arriskuei buruzko konpentsazioetako faktore gakoak.
  • Audientziaren segmentazioa.
  • Arriskuak modu koordinatuan jakinarazteko tresnak, kanalak eta mekanismoak.

 

2.- EBn elikagaien segurtasunari eta pentsuen segurtasunari buruzko arriskuak jakinarazteko koordinazio- eta lankidetza-mekanismoen mapaketa. EBko herrialdeetako arrisku-jakinarazpenen informazio-fluxua jasotzen du.

 

3.- Komunikazio-tresnen eta hedapenerako gidalerroen katalogoa. EBko organismoen eta estatu kideen egungo jardunbidearen ebaluazio konparatiboa. Txosten horretan eskuarki erabiltzen diren tresnak deskribatzen dira, jakinarazpenaren xedea eta zer-nolako audientziei zuzentzen zaizkien zehaztuta.

 

4.- Parte hartzeko tresnen kita. Parte hartzeko prozesu eraginkorrak diseinatzeko metodo, gomendio eta jardunbide egokiak: dokumentu horretan alde interesdunen artean elkarrizketa irekiak abiarazteko tresnen multzo bat jasotzen da.

Adicionalmente, la EFSA ya publicó un documento de reflexión con directrices para orientar sus comunicaciones de riesgos alimentarios, con el objetivo de evolucionar en su papel como fuente de información pública, confiable e inclusiva. En esta Guía se aportaban varias claves como la incorporación del análisis de la audiencia, el uso de las técnicas digitales y la integración de las redes sociales.