EFSAk zerealaren aleak biltegiratzeko orduan intsektizida eta akarizida modura lur diatomeoak erabiltzearen arriskuak ebaluatu ditu. Ebaluazioak ondorioztatutakoaren arabera, kontsumitzaileek irensteagatiko arriskua oso txikia da, ingurumen-eragina ere baxua da, baina produktua etengabe arnasteari lotutako arriskua dago.

EFSAk ebaluazio bat egin du, intsektuak eta akaroak kontrolatze aldera, silizio dioxidoaren substantzia aktiboa, diatomeoen lurra ere deiturikoa, biltegiratze‑aldian biltegiratzen diren zereal-aleetan erabiltzeari eta produktuarekin ala produkturik gabeko aleen biltegiratze-guneetan ihinztatzeari buruz.

Ebaluazioa adierazteko formula gisa, silizio dioxidoaren kg bakoitzeko 1.000 g‑ko purutasuna duen (% 100) kontaktu-hautsa erabili da. Frogatuta geratu zen produktua intsektizida eta akarizida gisa eraginkorra dela helburu dituen organismoetarako.

Ez da espero produktu tratatuak irentsi ondorengo arriskurik eta, ondorioz, ez dira hondakinen gehieneko mailak (HGM) zehaztu behar.

Azterlanari jarraikiz, ez dago ingurumen-esposizio aipagarririk, barneko gune mugatuetan (siloak, errotak, gela hutsak) erabiltzen baita. Hortaz, honako hauek arrisku gutxi dute: hegaztiek, ugaztunek, organismo urtarrek, erleek, erleez besteko helburu ez diren artropodoek, lur-zizareek, zoruko organismoek, helburu ez diren landare lurtarrek eta hondakin-uren tratamenduan egon daitezkeen organismoek.

Arnastearen ondoriozko arriskuari dagokionez, silize kristalinoa identifikatu da ezpurutasun azpimarragarri gisa. 10 µm-tik beherako diametroa du eta arnasketaren bidezko giza kartzinogenoa da: 1A kartz. (H350 «arnasteagatik minbizia sor dezake», 1272/20085 Erregelamenduaren (EE) arabera). Hala, 1 g/kg-ren azpitik mantendu behar da. Biltegiratutako zerealetan (aleekin nahasita) diatomeoen lurrekin lan egiten duten langileek arnasteko babes‑ekipoak (ABE) erabili behar dituzte, 0,06 mg/m3-ko langilearen esposizio-kontzentrazio onargarriaren muga gainditzen ez dela bermatzeko.

Elikagaietan hondakinak egoteari buruz, diatomeoen lurra naturalki sortzen da eta toxikologiaren ikuspegitik ez da esanguratsua kontsumitzailearen ingestari dagokionez; beraz, ez da beharrezkoa erreferentziazko ingestaren baliorik zehaztea. Disrupzio endokrinoaren ahalmena ebaluatu ostean, ikusi da substantziak ekintza-modu ez-toxikoa duela eta berez ez dela toxikoa ahotik hartuta.

Amaitzeko, ez da beharrezkoa gizakientzat eta helburu ez diren organismoentzat substantziaren ezaugarri disruptibo endokrinoen ebaluazioa egitea, lur diatomeoak disolbaezinak eta inerteak baitira.