EFSAk argitaratu duen dokumentuan panelek argitaratzen dituzten zientzia-iritzi eta -irizpenek izan beharreko egitura eta gutxieneko edukiak proposatzen dira.

Arriskuak Ebaluatzeko metodologia harmonizatzeko helburua lortzeko, EFSAk bere Zientzia Batzordeari agindu dio zientzia-txosten eta -irizpenen egitura eta edukiak berrikusteko. Ondoren, aholku-dokumentu hau egin du.

Proposatutako egitura behar bezain malgua da EFSAk argitaratzen dituen txosten mota guztietara egokitzeko. Zehazki, honako atal hauek ditu:

  • Titulua, estraktua (abstract), hitz gakoak eta laburpena.
  • Sarrera:mandatuaren erreferentziazko hitzak izan behar ditu.
  • Datuak eta metodologia:erabilitako informazio-iturriak eta dokumentu-gidak barne.
  • Ebaluazioa:ziurgabetasunak eta aldakortasuna deskribatuta.
  • Ondorioak.
  • Gomendioak.
  • Erabilitako erreferentziak.
  • Gehigarriak, eranskinak eta hiztegia (beharrezkoa balitz).

Egitura berri hori zenbait iritzitan testatu da, Zientzia Batzordeak 2014ko uztailean eginiko osoko bilkuran onetsi baino lehen. Hemendik aurrera, urtebeteko proba-aldia ireki da, hurrengo zientzia-iritzietan balia dezaten. Ondoren, bere egokitasuna eta ezargarritasuna aztertuko dira.

Era berean, EFSAk infografia xume bat argitaratu berri du, eta bertan hiru pausotan oso argi azaltzen du zientzia-prozesua zer-nolakoa den, eskaera jasotzen denetik ebaluazioa egin eta zientzia-irizpena ematen den arte.

Txostenen egiturari eta edukiei buruzko proposamena

Infografia: EFSAren zientzia-prozesua