Txosten horretan, honako gai hauen gaineko informazioa bildu da: gizaki, animalia eta elikagaien artean antzemandako zoonosien eta zoonosiak eragiten dituzten faktoreen gaineko joerak eta iturriak. Txostenaren arabera, campylobakteriosia gizakien artean gehien antzeman den zoonosia izan da berriro ere. Nolanahi ere, 2007. urtearekin erkatuz gero, aurten kasuen kopuruak % 5 egin du behera.

Ondoren salmonelosia izan dugu. Gaixotasun honen intzidentzia murriztu egin da, azken bost urteetan gertatu den bezala. Aipatzekoa da gutxitu egin dela S. enteritidisak eragindako kasuen kopurua eta gora egin duela, ordea, S. typhimuriumak eragindakoen kopuruak. Listeriosi gaixotasunen gaineko kopuruak ere behera egin du (% 11,1) 2007. urtearekin erkatzen badugu. Bestalde, Q Sukar kasuak ugaritu egin dira: 2007an 585 kasu antzeman ziren eta 2008an 1.594. Gaixotasun honi buruzko lehenengo datuak 2007. urtean bildu ziren.

EFSAren txostena