EFSAren adierazpena: H1N1 gripe berria eta elikagaiak kutsadura iturri gisa – EFSA 2010
EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu:
- Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko.
- Birusa ez da haragira iristen eta ez du kolonizatzen. Hala ere, aurki daiteke karga biral txikia duen haragia.
- Haragi kontsumoaren bidez, gizakia kutsa badaiteke ere, ziurrenik, birusa inaktibatu egingo da hesteetara iritsi aurretik.
- Haragia egoki prestatuz gero, segundo gutxitan murriztu dezakegu karga birala.
- Animaliak zatikatzeko ekipamenduetan erabiltzen diren desinfektatzaile gehienek inaktibatu egiten dute birusa.
Gauzak horrela, txostenak ondorioztatzen du txerri- eta hegazti-haragiak ez direla kaltegarria kontsumitzaileen osasunerako (H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari dagokionez).
H1N1 berriaren gaineko txostena