EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du:

  • ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren erabateko balioespena egin du.
  • Oraindik ere zalantzan jartzen da BPArekin lotutako eraginetako batzuk gisa osasunerako kaltegarriak ote diren. Eragin horiek esperimentuetako animalietan atzeman dira, hain zuzen ere, dosi txikiko esposizioa izan dutenen artean.
  • EFSAk berriz aztertuko du bere iritzia abian diren azterlanen balioespena egin ostean. Azterlanen emaitzak 2012an balioetsi ahal izango dituzte.

ANSESen azterlanaren balioespena oinarri hartuta, EFSAk ez du uste jarrera aldaketa justifikatuta dagoenik. Ondorioz, berretsi egin ditu 2010eko azterlanaren ondorioak.

EFSAren txostena: Bisfenol A