EFSAk txosten bat argitaratu du; bertan, elikakatean arrisku emergenteak identifikatzeko bere prozeduraren ibilbidea deskribatzen du, eta, ondorio gisa, oraingo prozedura hobetzeko proposamen bat egiten du.

Txostenean azpimarratzen da aurrerantzean ere bereizi egin behar direla Arrisku Emergenteen Ebaluazioa eta krisi-egoeran egon daitezkeen Arriskuen Ebaluazioa; izan ere, azken horretan beste prozedura batzuk daude ezarrita. Era berean, txostenean aipatzen da arrisku emergenteak identifikatzeko datuak falta izaten direla, oro har, eta egoera horietan ezinbestekoa dela adituen iritzian oinarritzea.

Txostenean ondorioztatzen da oraingo prozedura ezartzen jarraitu behar dela, arrisku emergenteak sistematikoki identifikatze aldera; bereziki, gizakien, animalien eta landareen osasunean nabarmen eragiten duten arriskuen kasuan. Nolanahi ere, gomendatzen da EFSAren panel guztien eta Arrisku Emergenteak Identifikatzeko Zientzia Batzordearen parte-hartzea hobetzea, eta gainerako adituen parte-hartzea gehitzea; besteak beste, sozio-ekonomiako eta merkataritzak adituena.

Txostenean jasotzen den beste gomendio bat da EFSAk Arrisku Emergenteak Identifikatzeko Zientzia Batzordearen definizioa berriro aztertzea, ezarpen praktikorako orientazio hobe bat eman ahal izateko. Horrez gain, EFSAren eskumeneko arlo guztiak definitu beharko lirateke berriro, ingurumen-arriskuak eta landareen osasuna barne, eta zehaztapen handiago izan beharko litzateke arrisku biologikoen arloan. Era berean, irizpide sendoak ezartzea gomendatzen da, “arrisku emergente larria” definitzeko. Halaber, interakzio estua eta azkarra izan beharko lukete arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek euren artean.

Azkenik, Arrisku Emergenteak Identifikatzeko prozesutik ateratzen diren datu faltak eta ikertzeko beharrak ezaugarritu eta jakinarazi behar dira.

EFSAren txostena